PSIKOMOTRIZITATE GELAN / EN EL AULA DE PSICOMOTRICIDAD
Kaixo familiak!
Dakizuenez, ostegunero psikogelara joaten gara. Egun berezia da, primeran pasatzen dugulako bertan! Jakin nahi duzue zergaitik? Heltzen garenean, jezarri eta arauak gogoratzen ditugu (materiala konpartitu behar da eta ez kendu, ezin da minik eman ezta hartu ere...). Gero, koltxonetetan jolastu eta saltoka aritzen gara, zirkuitoak prestatzen ditugu eta goitik eta behetik igarotzen ditugu, txirrista jeisten dugu... Batzuetan, amaitzeko, egurrezko eraiketak egiten ditugu. Azkenik, gela batu eta txukun-txukun uzten dugu hurrengo asterarte.
Comentarios
Publicar un comentario